Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2015ko edizioa  |  atzera begiradak  |  chez les basques  |  i>euskadi: le pays basque et son folklore / euskadi été 1982
CHEZ LES BASQUES
i>Euskadi: le Pays Basque et son folklore / Euskadi été 1982


Herrialdea: Frantzia
Urtea: 1982
Iraupena: 55'
Zuzendaritza: Otar Iosselliani
Gidoia: Otar Iosselliani
Argazkilaritza: Michel Maiofils
Muntaketa: Dominique Belfort
Produkzioa: FR3, INA

1983 Quinzaine des Réalisateurs, Festival de Cannes

Otar Iosseliani zinemagile georgiarrak bi herritako jaiei egindako begiratua da: Heletako Corpus Christi jai handia eta Pagolako biztanleek 1982ko udaran interpretatu eta abestutako “Pete Basaburu” pastoralaren aurkezpena filmatu zituen, zuri-beltzean eta koloretan. Lehenbiziko partean euskal nekazarien eguneroko bizimodua behatu zuen (eszena batzuk Baigorrin filmatu zituen): gaztagintza, arkumeen ile-moztea, ardi-jeztea, landa-lanak, belar-mozketa... Eta gero aisia-garaia: pilota-jokoa, dantza-entseguak, mus-partidak eta pastoralaren prestaketa Pagolan. Eszena hunkigarrienetako batean, adineko gizon batek abesti zahar bat erakusten dio bilobari. Gauez, familiaren mahaiaren inguruan, Iosselianik luze nola abesten duten ikusten du. Narratzailea zuzendaria bera da, eta georgiarrez hitz egiten du. Egileak berak kredituetan adierazi zuen pelikula euskal herriaren “adierazgarri” dela, eta hasierako eskaintzan eman zuen bere asmoaren berri: “historia osoan bere ezaugarriei eta hizkuntzari, Europako hizkuntza zaharrenari, eustea lortu duen herri harro eta ausart horri” begirunea adieraztea.

Otar Iosselliani

OTAR IOSSELIANI
(Tbilisi, Georgia, 1934)

Matematikako eta musikako ikaslea, bere lehenengo film laburrak 1958an hasi zen zuzentzen eta bere lehenengo film luzea, La caída de las hojas, sistema politiko ustelari kritika, 1967an egin zuen, zeina, Cannes-en saritua izan zen. Bere ondorengo obretan, politika sobietarren salaketan sakondu zuen eta, azkenean, bere filmak debekatuak izan ziren. 80ko hamarkada Frantzian erbesteratuta hasi zuen. Han, telebistarako proiektuak egin zituen, horien artean, Euzkadi été 1982, eta gehien ospaturiko bere film batzuk izenpetzen amaitu zuen, esaterako, Los favoritos de la luna (1984), Venezian saritua izan zena; 1989an, berriro ere sari hori eskuratu zuen Y se hizo la luz filmarekin. 1982an, Berlinale jaialdiko Zilarrezko Hartza irabazi zuen Lundi Matin (2002) filmarekin. Zuzendari georgiarrak dio bere filmetan gertatzen den guztiak “gizakiak duen edukitzeko grinak eragindako ahuleziarekin” duela zerikusia.

Filmografia:

Akvareli (1958)
Sapovnela (1959)
Ap'rili (1962)
Tudzhi (1964)
Giorgobistve (1967)
Dzveli kartuli simgera (1968)

Ikho shashvi mgalobeli (1970)

Pastorali (1976)
Sept pièces pour cinéma noir et blanc / Lettre d'un cinéaste (1982)
Euzkadi été 1982 (1983)

Les favoris de la lune ( (1984)
Un petit monastère en Toscane (1989)
Et la lumière fut (1989) 

La Chasse aux papillons (1992)

Seule, Géorgie (1994)
Brigands chapitre VII (1996)
Adieu, plancher des vaches! (1999)

Lundi matin (2002)
Jardins en automne (2006)
Chantrapas (2010)

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información