SAIO BEREZIAK - CLAIRE SIMON |
---|
Herrialdea: Frantzia, Suitza
Urtea: 2015
Iraupena: 144'
Zuzendaritza: Claire Simon
Gidoia: Claire Simon
Muntaketa: Luc Forveille
Soinua: Olivier Hespel, François Musy, Gabriel Hafner
Voice Over: Claire Simon
Produkzioa:
Jean-Luc Ormières
Claire Simonek ia urbanoa den oihan baten geografia erretratatzen du bere azken lan handi honetan, Vincennesko basoa, Paris kanpoaldean. Denon eskura dagoen paradisu galdu moduko bat da, eskuragarria, mundu guztiak jotzen du bertara aterpe edo bakardade bila, begiradaren arabera. Basoak klase sozial guztietako kideak onartzen ditu, bereizketarik gabe, eta besoak zabaltzen ditu hiriaz nekatu den hiritarrak amestutako irudi faltsua balitz bezala. Asfaltoan bizitzeko zailtasunak atzean gelditzen dira hemen, eta terapia berdea izan litekeena agertzen da: herritarra jolasean, jostetan eta ametsetan aritzen da, bere errealitate grisean ez bezala.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información