SAIO BEREZIAK - JOSE LUIS GUERIN |
---|
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2015
Iraupena: 35'
Zuzendaritza: José Luis Guerin
Gidoia: José Luis Guerin
Argazkilaritza: Nicolas Contant
Muntaketa: Nuria Esquerra
Soinua: Benoît Perraud, Marisol Nievas
Produkzioa:
Festival International du Film de La Rochelle, Perspective Films
Punto de Vista jaialdian aspaldiko ezaguna dugu Bartzelonako zuzendari honen eskuetatik sortutako azken dokumentala jaialdiaren hamargarren urteurrenean estreinatuko da. Opari handi bat da, opari borobila, filmaz eztabaidatzera eta aretoko ikusleekin elkartzera ere etorriko baita zuzendaria bera. Pelikulak La Rochelleko Saint-Louis katedrala du oinarri, batere “flamboyant” ez den katedral bat, baina kaperetako batean altxor berezi-berezi bat gordetzen duena, zinemagilearen begiaren eta arimaren erakargarri. Hantxe, merkataritza-nabigazioaren ex-voto ugariren artean, margolan bat ikus daiteke, Saphir itsasontziaren tragedia erakusten duena: esklabo-trafikorako goleta bat izan zen, luzaroan tropikoen arteko uretan hondoa jota gelditu zena, barrenean 271 esklabo eta 30 marinel zituela. Margolan txiki hori katedral batean historia handiari irekitako ate ezkutu baten modukoa da.
José Luis Guerin