Francoren diktaduraren lehendabiziko urteetan, Clara Pueyo Jornetek, Alderdi Komunistako militanteak, Bartzelonako Les Corts kartzelatik ihes egin zuen, ate nagusitik. Une hartan betiko galdu zen haren arrastoa. Ihes etengabean bizi izan zen, eta bere alderdiaren zurruntasunetik ere ihes egiteko asmoa zuen. Bere historia bere garaiko emakumeen historia bera da, eta askatasunaren alde eraman zuten borrokarena, haiek erreprimitzen ahalegindu zen gizarte batean.
Carolina Astudillo Muñoz
Carolina Astudillo (Txileko Santiago, 1975) kazetaria eta zinegilea da, eta Bartzelonan bizi da. Txileko Unibertsitate Katolikoko zine ikasketetako diplomaduna da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sorkuntzaren arloko Masterra du. Carolinak ikerketa historikoan, dokumentalak sortzen eta idazkuntzan bete du bere lana,emakumeak eta memoria historikoa erreferentzia puntutzat hartuta. Irakaskuntzaren arloan, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu dokumentalgintzaz, zinemaren teoriaz eta found footag-ez Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Universidad Chileno Británico de Cultura, La Casa del Cine eta Bartzelonako Escola de Cineman. Bere dokumentalek sariak jaso dituzte zine jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan: De monstruos y faldas (2008), Lo indecible (2012) eta El deseo de la civilización: Notas para El gran vuelo (2014). Bere lehenbiziko lana, El gran vuelo (2014), jaialdi eta erakusketa askotan proiektatu da, eta sari ugari jaso ditu, esate baterako zilarrezko biznaga Malagako Jaialdian, Dokumental Onenari. Gaur egun El Descaro pelikula luzearen postprodukzioan eta Artemisia filmaren gidoaia lantzen ari da.