FILMEN BILATZAILEA | ![]() |
---|
ALBISTEAK | ![]() |
---|
2021.03.26
Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoaren lizitazio prozesua zabalik
2021.03.20
Punto de Vista 2021eko sarituen zerrenda
FILM LUZEAK |
---|
Herrialdea: Belgikan
Urtea: 2016
Iraupena: 75'
Zuzendaritza: Eric Pauwels
Ezbairik gabe, hasieratik amaierara begi bustiekin egindako pelikula da. Ama hil eta gero, Eric Pauwels zinemagileak maitasunezko gutun bihotzeko hau eskainiko dio film eran, jakinik hura desagertu ondoren mundua goitik behera aldatu dela, haren mundua nahiz bestena. Amaren irudien, eguneroko objektuen eta txikitako oroitzapenen bitartez, atzera begiratuko du, ama-semeen arteko harremanera. Oroitzapen poetikoa, oroitzapenaren mekanismorik onena. Sentsazio iragankorrak eta literatur aipuak aurrean dituela, barru-barruko eguneroko handia oparituko digu. Lan horretan, familiaren artxiboa, eszenaratzea eta etxeko irudiak konbinatuko ditu, jakinduria mugagabearekin hausnartzeko nola ikasi gure mundua begiratzen jadanik gure artean ez dauden pertsonen begiekin.
Estreinaldia Espainian
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información