Pelota

Año1983 Iraupena47 min. HelbideaJørgen Leth

Ezbairik gabe, pilotari buruzko dokumental historikorik onenetakoa da, nazioarte-mailako errealizadore handi batek egina eta zinema ona, ardoa bezala, mimatuz beratzen, ezin hobeki zahartzen, uzten dena dela frogatzen duena: orain Retegi Erasun bere jaioterrian gazte zela lokatzetan lasterka entrenatzen agertzen den irudiak ikusteak ez du preziorik eta opari bat da gure ondare filmikorako. Baina mitoei harrera egiteaz gain, filmak kaleetan eta elizetako arkupe txikitan pilotan jokatzen dutenen zaletasunean eta antropologian zehar ere bidaiatzen du. Herriari lotutako jokoa da edo jokoari lotutako herria, zeina, batzuetan, filmean garbi ikusten denez, ez den gauza bera.

Jørgen Leth

Jørgen Leth 
Aarhus, Danimarka, 1937

Jørgen Leth zinema daniarreko egilea eta zuzendaria da. 26 liburu argitaratu eta 45 film egin ditu, gehienak nazioarte-mailan banatuak, kritikak txalotuak eta mundu osoan zehar sari ugari jaso dituztenak. Estatu daniarraren eskutik kontzesio bitala jaso du bere arrakasta zinematografikoengatik. Bidaiei buruzko filmetan eta lekuen erretratuetan zinez aditua, New YorkStreet Performers (1982), eta kirol-balentrien narratzaile bikaina, A Sunday in Hell (1977); Michael Laudrup: A Football Player (1993). 90eko Dogma belaunaldiko kide askorentzat Jørgen Leth mugimendu horren aita da eta Lars von Trier zuzendari ospetsuaren maisua. Bere film ezagunetako bat, The Perfect Human, Jean-Luc Godard-en La chinoise filmarekin batera estreinatu zen 1967ko Cannes Jaialdian.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.