Pelota filma egin zuenetik hogeita hamar urtera, Jørgen Leth zinemagile daniarra euskal paisaiara itzuli da kirol izarrari buruzko dokumental berri bat grabatzera eta, oraingoan, gainera, Olatz González Abrisketa antropologoarekin batera. Bisita berri hau denborazko sorpresez beteta dator, orduko txapeldunak gaur entrenatzaileak dira eta eskuak kantxan uzteko prest dagoen belaunaldi berri bat dugu. Gainera, Olatz antropologoaren baterako zuzendaritzak zinemagile daniarrari ideia berriak ematen dizkio jokoaren poetika sostenga dezan: “Pilota izaki biziduna da. Bakoitza gainerakoekiko desberdina da eta behar bezala entzun behar zaie ezagutu ahal izateko”.
Jørgen Leth, Olatz Gonzalez Abrisketa
Jørgen Leth Aarhus, Danimarka, 1937
Jørgen Leth zinema daniarreko egilea eta zuzendaria da. 26 liburu argitaratu eta 45 film egin ditu, gehienak nazioarte-mailan banatuak, kritikak txalotuak eta mundu osoan zehar sari ugari jaso dituztenak. Estatu daniarraren eskutik kontzesio bitala jaso du bere arrakasta zinematografikoengatik. Bidaiei buruzko filmetan eta lekuen erretratuetan zinez aditua, New YorkStreet Performers (1982), eta kirol-balentrien narratzaile bikaina, A Sunday in Hell (1977); Michael Laudrup: A Football Player (1993). 90eko Dogma belaunaldiko kide askorentzat Jørgen Leth mugimendu horren aita da eta Lars von Trier zuzendari ospetsuaren maisua. Bere film ezagunetako bat, The Perfect Human, Jean-Luc Godard-en La chinoise filmarekin batera estreinatu zen 1967ko Cannes Jaialdian.
Olatz Gonzalez Abrisketa Bilbo, 1973
Gizarte eta Kultur Antropologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005ean, Pelota vasca: un ritual, una estética, argitaratu zuen, 2012an Estatu Batuetan argitaratu zena. Horretaz gain, ikus-entzunezko hainbat proiektu, argitalpenak, emanaldi artistikoak, hitzaldiak, ikerketak eta abar ere egin ditu. Pelota II zuzendari gisa egindako bere lehenengo filma da.