Luce Vigori egingo diogun omenaldiaren sarrera gisa, “Punto de Vistaren aingeru zaindaria” , Jean-Pierre Rehm-en arabera, bisitari ospetsuen arteko bi elkartzen dituen bitxihau aurkeztuko dugu: Luce Vigo eta Jem Cohen. Beharbada, gehien nabarmen daitekeena da sinopsian aipatu ohi ez dena: bonhomia. Eta aipatu egin behar da azken emaitzan partida bikoitzarekin antzematen delako, erretratatzen duenak eta erretratatua denak bihotzarekin elkarri begiratzen diotenean. Batek begiratzen du, besteak hitz egiten du. Bisitari frantsesa etxean zehar dabil. New Yorkeko bisitariak ia besotik helduta jarraitzen dio. Tartean, Ana Herrerak, urte haietan gure jaialdiaren zuzendari exekutiboak, zuzentzen du elkarrizketa Iruñean filmatutako elkarrizketa-pelikula honetan. Euria ari du, txanoa jartzeko ordua da. Lucek bere haurtzaroaz hitz egiten digu, aitaz, zinemaz,... esertzen zen eserlekua Luce Vigoren eserlekua izango da beti.