1931ko ekainean, Bigarren Errepublika aldarrikatu eta bi hilabetera, bi haurri agertu zitzaien Ama Birjina, Ezkiogan (Euskadi). Gertakaria ikuskizun bilakatu zen gero: ikuskari, trantze eta estasi kolektiboak. 80.000 pertsona baino gehiago ere bildu ziren egun bakar batean. Profezietako batek zioen gerra zibila gertatuko zela katolikoen eta ez-katolikoen artean. Argazkiek paper nabarmena jokatu zuten fenomeno horren eratzean.
Jesús María Palacios
Jesús Mª Palacios (Donostia, 1980) lizentziatua da Ikusizko Komunikazioan eta Humanitateetan, Salamancako Unibertsitatean. Gero, Donostiara itzuli eta hainbat produkzio-etxetan lan egin zuen. 2009an, Bartzelonara joan zen Sormenezko Dokumentala masterra ikastera. Argazki-zuzendari aritu zen han bere lagun batzuen proiektuetan, eta lehen dokumentala egin zuen: Figura amb Paisatge. Gero, 2012an, Casa Vacía film laburra egin zuen. 2015ean, Ur Artean film laburra egin zuen eta Distantziak film kolektiboan lagundu zuen.