THE LAST BUFFALO HUNT

Año2010 Iraupena76 min. HelbideaLee Anne Schmitt, Lee Lynch ArgazkilaritzaDavid Fenster, James Laxton, Lee Anne Schmitt MuntaketaLee Anne Schmitt Produkzioa Lee Anne Schmitt Web-orriahttp://leeanneschmitt.com
Lee Lynch eta Lee Anne Schmitt gasolina hartzen ari ziren Utah hegoaldeko Hanksville herrian irekita dagoen gasolindegi bakarrean, eta bufalo baten burua ikusi zuten abandonatutako furgoneta baten atzean.Bisonte amerikarren azken taldeetako bat Utahko Henry mendietan bizi da, aske; urtero ehizaldia antolatzen dute, abere kopurua kontrolatzeko.Lynchek eta Schmittek hainbat ehizaldi grabatu zituzten, bost urtean. Hala ere, The Last Buffalo Hunt ez da bufaloen ehizari buruzko dokumentala, unaiei, historiari eta paisaiari buruzko dokumentala baizik.Filmak Amerikako azken natura paradisuetako bat erakusten digu eta, azken buruan, haren desagertzea zalantzan jartzen du.

Lee Anne Schmitt, Lee Lynch

Lee Anne Schmitt. Evanstoneko Northwestern University unibertsitatean eta Kaliforniako Arteen Institutuan ikasi zuen; Institutuan, orain, produkzioari, gidoiei eta narrazio lengoaiari buruzko eskolak ematen ditu.Schmitten hitzetan, zinemagile, idazle, argazkilari eta artista gisa egiten dituen lanen asmoa da “Amerikako bizimoduaren eguneroko elementuak kultur errito bihurtzea”.Urteak daramatza fikzioaren eta errealitatearen mugak esploratzen, eta saiakera filmak egitea du gustukoen.
Filmagintza
The Last Buffalo Hunt (2010)
Bowers
Cave (2009)
California Company Town (2008)
The Wash (2005)
Awake and Sing (2003)
Nightingale (2002)
Las Vegas (2000)
Lee Lynch. Kaliforniako Arteen Institutuko Zinema Eskolan eta Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean ikasi zuen.Dokumentalista, artista kontzeptuala eta Los Angeleseko Echo Park Film Center arte eta mikrozine zentroko irakaslea da.Bere filmak hainbat nazioarteko jaialditan eman dituzte.Lee Anne Schmittekin batera The Wash (2005) filmean lan egin zuen, The Last Buffalo Hunt elkarrekin zuzendu aurretik.
Filmagintza
The Urban Leprechaun (1998)
The Bee Hive (2000)
Ovid´s Pomona (2002)
The Wash (2005)
Transposition of the Great Vessels (2005)
The Tin Woodman´s Home Movie #2 (2009)
Bower´s Cave (2009)
The Last Buffalo Hunt (2010)
Murder of Hi Good (2011)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.