Hasi baino lehen, ohar bat: hau ez da pelikula bat. Hau inoiz muntatu gabeko pelikularen kopia da. Are gehiago, Pere Portabellaren fitxategian oraindik gordeta dagoenaren lau orduko kopia-lanaren erdia da; gainera, mutu dago, soinurik gabe. Hori dela-eta, ikusteko esperientzia bakarra da. Eta oraindik ere gehiago Maenzarena bezalako kasuan, anabasa eta amaitu gabeko lanak hainbeste maite zituela ikusita. Hortensia/Beancé-k filmatze-lanaren kro- nologia du, eszena guztiak nahastuta, klaketak pantailan eta kamerarekiko begiradak edo errepikatutako hartualdiak. Horri guztiari esker, egilearen puzzle mentalera gerturatu eta gure buruan errazago osatu genezake. Zirriborroaren pizgarriaz gozatzea eta bezperaz bisitatzea, askotan obraren esent- zia gehiago erakusten baitu amaitutako emaitza baino. Orain, Bartzelonan gaude, hirurogeiko hamarkadaren amaiera aldera, Maenzaren hirugarren eta azken eraso filmikoa. Azken honek seriotasun handiagoa du, seriotasu- naren barruan produktorea, argazki-zuzendaria eta makillajea sartzen badira. Manel Esteban-en lan bikainak estetikoki Japoniara eramango gaitu, maila piktoriko altuko konposizioekin, No antzerkiaren eraginpean eta soinuaren negatiboaren eraketa aprobetxatuaz. Giro eta kaos horretan, Emman Cohenen lehen biluziak ikusiko ditugu (kamerak zinematografikoki penetratua); Felix de Azua gaztea Goldberg intonatzen (diotenaren arabera, Glen Gould baino hobeto); Pasoliniren Irazoki motoaren gainean liburu-dendan sartzen; edo Vila-Matas teila baten gainean dantza egiten.