Nahasketa xelebre bat konbinatzen duen film amazoniar bat da: batetik, oihanean sartzea lortzen ez duen antropologoa dugu eta, bestetik, oihanetik irtetea lortzen ez duen indigena bat. Bi ezinezkotasun horien artean dago zalantza: Non dago oihana? Baten bilaketan edota bestearen ihesaldian? Manaos-etik, Iván Castiñeiras galiziarraren filmak bi norabide horietan sortzen diren zalantzak azaltzen dizkigu. Antropologoarentzako oihana inoiz erdietsi gabeko altxor bihurtzen da. Indigenarentzako, berriz, ihes egitea gero eta zailagoa den kartzela.