Muna bakardadean mintzo da, berarentzat filmatzea terapia handia dela dio. Lurreko ur-putzuekin duen elkarrizketa entzutea merezi du. 16 urte besterik ez du, baina bere ametsak nola beteko dituen esaten du jada. Lehendabizi auto bat izanen da, eta ondoren moda-desfile bat eginen du berak diseinatutako jantziekin. Exilioko azotea batetik dena eskura dagoela dirudi, ametsak ilargiari belarrira kontatzen zaizkionean.