es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2006. EDIZIOA

Diego Galán. Donostiako Zinemaldiko zuzendari ohia. 2006ko Punto de Vista jaialdia.

"Punto de Vistan gustatzen zait sorreran agertu duen apaltasun hori eta bere baitatik handitzen joatea, atzetik bultza egiten dion zerbait duelako. Jendea dokumentalak ikustera etortzen da zinemaldi honetara, eta horixe du hazten joateko oinarria, baina ez dadila sobera handitu. Zinemaldi honi gauza bakarra eskatuko nioke: ez saiatzea azkarregi handitzen".

Makoto Satô. Zuzendaria. 2006ko Punto de Vista jaialdia.

"Zinema dokumentala definitzen duen ezaugarria ikuspuntua da. Uste dut honako hau zinema dokumentalari buruz munduan diren zinemaldi hoberenetako bat dela".

Abé Mark Nornes. Michigango unibertsitate-irakaslea. 2006ko Punto de Vista jaialdia.

"Iruñean eman ditudan minutu guztiak gozatu ditut, gozatu ere jaialdiari honi darion giroa, darion sosegua, darion bizitasuna. Asko ikasi dut eta film bikainak ikusi ditut".

Begoña del Teso. El Diario Vasco. 2006ko Punto de Vista jaialdia.

"Punto de Vistaren filmetan ia mundu guztia agertu zen. Ezagutzen dugun mundua eta gaur egun oraindik ere arrotza zaiguna. Horrelako mundurik inon ez zegoela ere usteko genuke, kamerek erakutsiko ez balizkigute. Kolonbiako eta Georgiako munduak. Gure gerrako munduak. Ogiaren eta crack-aren munduak. Mundu intimoak eta denonak direnak. Zinema-mundu diferenteak".

Émile Breton. L'Humanité. 2006ko martxoa.

"Zinema dokumentalean, egileak nolabaiteko apaltasunez jokatu behar du gertakarien aurrean, haiek manipulatu gabe. Horrek ez du esan nahi filmatzen duenari buruz ikuspuntu bat izan behar ez duenik, alderantziz baizik. Hain zuzen ere, bada zinemaldi gazte bat, iaz Iruñean jaio eta dagoeneko bigarren urtez egin dena, bere buruari "punto de vista" (ikuspuntua) izena eman diona. Eta han ikusi genuen filmik ederrenetako batek, Xabier Lukomskiren "Le pont sur la Drina" izenekoak, egikerarik sinpleena erakusten zuen (…) Hura bezain egoki eta zehatz egindako dokumental franko ikusteko aukera izan genuen Iruñean. Oso ikasbide ona".

Fermín J. Martínez. Tren de Sombras. 2006ko martxoa.

"El reloj que marca milenios (Shinsuke Ogawa-k 1986an zuzendu eta Punto de Vista 06 zinemaldian Japoniako zinema dokumentaleko klasikoei buruzko zikloan estreinatu zen filma), zinema eta bizitza bereizten dituen lerroa lausoturik agertu ohi den film horietako bat da. Errealitatearen kontakizuna. Japoniako zinemak uzten digun ondarerik inportanteenetakoa".

Borja Hermoso. El Mundo. 2006ko otsaila.

"Iruñean kokatua dago errealitatearen eta fikzioaren arteko bidegurutze hori, errealitatetik abiatu eta kontatzeko eta amets egiteko zaletasun hori, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak eusten baitio generoko azken danbaden berri emateari. Jaialdiaren programazioa munta handi-handikoa da eta mundu zabaletik datozen harribitxi berriak erakusten ditu. Eta berriena, gainera, historiatik berreskuratutako aleekin nahasten du: Japoniako dokumentalarekin. Punto de Vista-k bere finkatze-urtea bizi izan du bigarren atal honen bidez".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información