es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2013. EDIZIOA

Eduardo CoutinhoEduardo Coutinho. Zinema-zuzendaria. Eduardo Coutinho: Mirada y Voz atzera begirakoa

"Jaialdi honetan publikoarekin hitz egiteko eskaini zaidan aukera egon izan naizen jaialdi guztietan baino handiagoa izan da. Publikoarekin elkarrizketa asko izan ditut, filma proiektatuta soilik baino baliagarriagoak izan zaizkidanak, izan ere, norbera besteek filmak nola ikusten dituztenetik bizi da. Niretzako hori funtsezkoa da, besteek ikusten dutenarekin ikasten baitut. Bereziki, orain zinema dokumentala egiten ari diren 40 urte baino gutxiago dituztenekin hitz egitea gustatu zait".

Alan BerlinerAlan Berliner. First Cousin Once Removed filmaren zuzendaria. Saio Bereziak.

"Jaialditik berreziki gustatzen zaidana oso izpiritu irekia duela da, zinema-modu desberdinak barnebildu ez-ezik, jaialdiaren bihotzean izpiritu esperimentala eta avant-garde ere badaude. Ez dute arriskatzeko, gauza berriak probatzeko beldurrik; batere ohikoak ez diren lanak dituzten zinemagileak gonbidatzeko beldurrik ez dute, eta hori atsegin dut. Programa oso eklektikoa da, oso zabala. Hemen zinemarenganako errespetu eta maitasun handia dagoela sentitzen dut".

Ben RussellBen Russell. A Spell to Ward of the Darkness filmeko zuzendarikidea. Saio Bereziak.

"Niretzako Punto de Vista publiko onaren, zentzuzko galderen, hiri txikiaren eta abarren sinonimoa da. Iruñan zerbait gertatzen denaren ideia transmititzen da, zinema dokumentalaren ideia hausnartzen den eta zalantzan jartzen den lekua denaren ideia".

Victor IriarteVictor Iriarte. Invisible filmaren zuzendaria. Saio Bereziak

"Punto de Vista esperientzia bat da. Otsailean jendearekin topo egitera eta filmak ikustera joaten zaren lekua da, handik zerbait gertatzeko gogoz irteten duzu. Eta esperientzia hori ez dadila amaitu desiratuz. Eta, noski, urtez urte itzulita ‘ez dela amaitzen’ konturatzen zara, izan ere, jaialdia amaitzen denean bakoitza bere hirira itzultzen da baina harremanetan jarraitzen duzu. Punto de Vista toki zirraragarria da, plazerra da otsailero Iruñara etortzea".

Hope TuckerHope Tucker. Handful of Dust filmaren zuzendaria. Sail Ofiziala

"Hemen ez diote garrantzirik ematen obraren ‘zentzu komertzialari’, benetan axola duela publikoaren aurrean filma modu banakatuan aurkezteko aukera da. Obrak egoera puruan, interes komertzialarekin landu ez direnak. Banakakotasunaren, independentziaren zentzu hori bultzatzea, elkarrizketaren garrantzia baloratzea eta abar oinarrizkoa da".

Adam GutchAdam Gutch. Hoof, Tooth & Claw filmaren zuzendaria. Sail Ofiziala

"Punto de Vista tamaina egokiko jaialdia da. Beste jaialdietan galdu egiten zara. Zure filma hiriko toki urrunen batean proiektatzen dute eta ez da inor hura ikustera joaten. Hemen izpiritua hurbilagoa eta puruagoa da".

Sylvain GeorgeSylvain George. Vers Madrid (The Burning bright)! filmeko zuzendaria. Sail Ofiziala

"Niretzat Punto de Vista guztiz preziatua den jaialdia da. Oso programazio exijentea du, izan ere, film guztiei, nahiz eta bata besteekiko oso desberdinak izan, munduaren ikuspegi oso desberdinak eta oso bereziak aurkezteko kezkan oinarrituta egotea eskatzen die. Zinema oso exijentea egiteko moduekin konprometituta dauden eta minoritarioa den zinema-mota egiten duten zinemagileei tokia eta izateko eskubidea eskaintzen dien jaialdia da. Horrelako jaialdiak urriak dira. Punto de Vista jaialdiaren antzekoak esperientziarako guneak dira, non, zinematografiako esperimentazio-jokoak martxan jartzen diren eta zinemagilea ikuslearekin harremanetan jartzen den. Nolabaiteko utopiari bide ematen zaion guneak. Beraz, ezinbestekoa den jaialdia da".

Laila PakalninaLaila Pakalnina. Sniegs (Snow Crazy) filmaren zuzendaria. Sail Ofiziala.

"Punto de Vista jaialdi ikaragarria da, ezin baita munduko beste inongo jaialdirekin alderatu. Eta jaialdi askotan izana naiz. Berezi bihurtzen duena film-sorta handia da, eta ez Sail Ofizialean soilik, baizik eta, baita, gainerako sailetan ere. Adeitasun berezia eta zinema dokumentalarenganako maitasuna sentitzen dituzu".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información