Sail Ofiziala

Hautaketa batzordea

Hautaketa batzordea

Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Miquel Martí Freixas, Inés Calero, Ekhiñe Etxeberria, Antonio Miguel Arenas eta Margot Mecca.

Oinarriak

Jaialdiaren 20. edizioa Iruñean egingo da 2026ko martxoaren 2tik 7ra.

Sail Ofizialean izena emateko epea 2025eko irailaren 15era arte egongo da zabalik. 2023ko abuztuaren 1etik aurrera egindako edozein nazionalitatetako film dokumentaletan parte hartu ahal izango dute. Punto de Vistak ez du fikziozko filmik onartzen, ez instituzionalik, ez publizitatekorik, ezta erreportajerik edo kazetaritza-lan hutsik ere. Ez dago mugarik gaiari, iraupenari edo jatorrizko hizkuntzari dagokionez.

 

Ez da onartuko Espainiako areto komertzialetan estreinatutako, komertzialki editatutako edo Espainiako telebista-kateren batek emandako filmik, ez eta jaialdia amaitu baino lehen estreinatutakoak ere.

 

Ikusi oinarri osoak

Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2026ko apirilaren 20tik 25era Iruñean egingo den jaialdiaren hemeretzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango du Punto de Vistak apirilaren 25ean, larunbatean, Iruñeko Baluarten egingo duen itxiera galan.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.