Punto de Vistaren web orrialdean hurrengo edizioan izango ditugun berritasunak

Punto de Vistaren web orrialdean hurrengo edizioan izango ditugun berritasunak
2011/01/10
Punto de Vistaren web orrialdea berritzen iazko udazkenean hasi ziren, eta, orain, aldaketa horien barnean, erabilera mugatuko ‘prentsa-gunea’ jarriko da, kazetari eta kritikari akreditatuek jaialdiaren aurreko asteetan behera jaitsi ahal izateko dosier osoa edota atal ezberdinetako pelikulen irudiak.
Punto de Vistaren web orrialdea berritzen iazko udazkenean hasi ziren, eta, orain, aldaketa horien barnean, erabilera mugatuko ‘prentsa-gunea’ jarriko da, kazetari eta kritikari akreditatuek jaialdiaren aurreko asteetan behera jaitsi ahal izateko dosier osoa edota atal ezberdinetako pelikulen irudiak.
 
Era berean, Punto de Vistaren edizio-egunetan, otsailaren 22tik 27ra, kazetariek jaitsi ahal izango dituzte jaialdiko eguneroko ekitaldien irudiak zein eguneroko buletinak eta, nola ez, prentsa-oharrak. Aurreko urteetan bezala, eta Punto de Vistak YouTuben duen kanalaren bitartez, eguneko protagonisten elkarrizketak ikus ahal izango dira; protagonista horiek lana aurkeztera etorritako zuzendariak izan ohi dira.
 
Punto de Vistaren web orrialdearen itxura eta edukiak guztiz berritu dira dagoeneko; horrela, internautari interakzio handiagorako aukera eskaini zaio jaialdiaren profilak Facebook, Twitter eta YouTuben sartuta. Gainera, jaialdiaren web orrialdean ‘Punto de Vista dela-eta’ bloga sartu da. Jaialdira joandako zaleen eta profesionalen eta Punto de Vista antolakuntzaren arteko elkarrizketarako eta informaziorako aspaldiko kanal nagusietarikoa da.
 
Aurten, beste berritasun garrantzitsu gisa, jaialdiko saio ezberdinetarako sarrerak eros daitezke web orrialdeko proiekzioen agendatik.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.