Francina Verdesen La casa de mi padre, iazko X Films proiektua irabazi zuen filma, estreinatuko dugu otsailaren 22an

Francina Verdesen La casa de mi padre, iazko X Films proiektua irabazi zuen filma, estreinatuko dugu otsailaren 22an
2014/02/05
Otsailaren 22an, larunbatean, X Films proiektua izango da protagonista Saide Carlos III zinema-aretoan, 17.30eko saioan. Batetik, Punto de Vista jaialdiko aurtengo edizioan zein proiektu aukeratu duten emango da aditzera. Eta bestetik, iaz X Films proiektuko irabazle izan zen filma estreinatuko dugu: Francina Verdesen La casa de mi padre, hain zuzen ere. Sarrerak zinema-aretoko leihatilan daude salgai, 3 euroan.

Otsailaren 22an, larunbatean, X Films proiektua izango da protagonista Saide Carlos III zinema-aretoan, 17.30eko saioan. Batetik, Punto de Vista jaialdiko aurtengo edizioan zein proiektu aukeratu duten emango da aditzera. Eta bestetik, iaz X Films proiektuko irabazle izan zen filma estreinatuko dugu: Francina Verdesen La casa de mi padre, hain zuzen ere. Sarrerak zinema-aretoko leihatilan daude salgai, 3 euroan.
Emanaldira Francina Vedes bera etorriko da, gainera, filmaren aurkezpena egitera. Pelikula ia osoa Nafarroako mendietan egin du, Auritzeko herria aukeratu baitzuen usadio zaharrei buruzko bere dokumentala egiteko. Gaia iruditan gutxitan jaso den kontakizun bat da, familia-etxea seme-alabetako bati uzten zaionekoa. Prozesuan muga moralak agertzen dira, Francina egiten ari denaz konturatzen denean: kamera eskuan duela herriko etxeetara sartzen da eta oinordetza-ohitura zahar horrek markatutako berearen moduko familia tradizionaletara hurbiltzen da.

X Films proiektua 2010ean sortu zuen Punto de Vista jaialdiak, dokumental-egile berriei Nafarroan ikus-entzunezko entsegu bat egiteko aukera eskaintzeko asmoarekin. Jaialdiko atal horrek Juan Huarte enpresariak 1963an sortutako X Films ekoiztetxe nafarraren espiritua berreskuratu du; izan ere, Huarteren asmoa zen interes artistiko bereziak zituzten edo balio bereziak aditzera eman nahi zituzten pelikulak ekoiztea. X Films proiektuak, beraz, zinema dokumental berritzaile, egonezin eta esperimentalenaren aldeko apustua egin du.

Iazko aukeraketa-batzordeko kideak ziren Marina Diaz (Cervantes Institutua), Carolina Lopez (Xcéntric) eta Maria Zamora (Avalón PC), eta Francina Verdesek aurkeztutako proiektua aukeratu zuten, “intimoa eta pertsonala den zerbait XXI. mendean gure nortasuna aurkitzeko hausnarketa bihurtzen duelako”. 

Aurtengo edizioan Punto de Vista jaialdiak bide horri eutsiko dio eta, berriz ere, hiru dokumental-egile espainiarri Nafarroan ikus-entzunezko entsegu bat egiteko aukera emango die. Oraingoan Aitor Gametxo, Eloy Dominguez y Mercedes Mangraneri egin diegu deia, Punto de Vista mintegian beren proiektuak aurkez ditzaten.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.