15 eta 25 urte artean dituzu eta zinema gustatzen zaizu? Ezagutu Punto de Vista jaialdiaren publiko gaztearentzako jarduerak

15 eta 25 urte artean dituzu eta zinema gustatzen zaizu? Ezagutu Punto de Vista jaialdiaren publiko gaztearentzako jarduerak
2023/01/09

Gazte Programatzaileak x Punto de Vista eta Gazte Epaimahaia bi esperientzia paregabe dira jaialdia barrutik bizitzeko

Publiko gazteak leku pribilegiatua izango du beste urte batez Punto de Vistan. Programazio guztiaz gozatzeaz gain , beren akreditazio eta guzti, jaialdiak bi esperientzia eskainiko ditu lantaldetik hurbil egoteko, 15 eta 25 urte artekoentzat. Gazte Programatzaileak x Punto de Vista da (15-19 urte), zeinetan zinema jaialdi bateko film bat nola programatzen eta aurkezten den ikasiko duten,  eta Gazte Epaimahaia (18-25 urte), Film Onenaren Gazteriaren Saria aukeratuko duena, jaialdiko sail ofizial osoa ikusi ondoren.

Adin hori baduzu eta zinema gustatzen bazaizu edo egitasmoak interesa dakizkiokeen norbait ezagutzen baduzu, ezin izan zalantzarik, zuen zain gaude!

Publiko gaztearentzako egitasmoek Nafarroako Gazteriaren Institutuaren babesa dute. Gainera, Gazte Epaimahaiko kide izateko Iruñea kanpotik etorriko diren Gazte Txartelaren erabiltzaileek garraio eta ostatu gastuak ordaintzeko laguntza eskuratu ahal izango dute.

 

Gazte Programatzaileak x Punto de Vista (15-19 urte)

Gazte Programatzaileak x Punto de Vista 2022an sortu zen, pertsona talde batek jaialdi batean zinema programatzen ikasi zuenean eta hautatu zuen filmaren zuzendariarekin elkartu zenean, De chaque instant (Nicolas Philibert). Azkenean, publikoari aurkeztu zioten, azken edizioaren barruan. Esperientzia arrakasta itzela izan zen; hortaz, 2023an errepikatu egingo dugu.

Horretarako, hiru saio antolatuko dira Civivox Condestablen, A Bao A Qu* kultur elkartearen eskutik. Saio horietan, taldeak hainbat film labur ikusiko ditu, X Films jaialdiaren proiektuan inplikatuta daudenenak (hautagaiak, epaimahaia edo zinemagile irabazleak), haiei buruz hitz egin, eta, azkenean, benetako saio bat programatuko du. Saioa jaialdia egingo den astean emango da. Gainera, emanaldiaren egunean, nahi duten parte hartzaileek aukeratutako filma/filmak aurkeztu ahal izango dute/dituzte jendaurrean eta X Films egitasmoko zinemagileak ezagutzeko aukera izango dute.

Benetako bizipena izango da, interes berberak dituzten pertsonak ezagutzeko, eta ziur izan oso aberasgarria izango dela. Bestalde, parte hartzaileek akreditazioa izango dute Punto de Vista jaialdiaren programazio osoaz gozatzeko eta jaialdia barrutik ezagutzeko, lantaldearen eskutik.

Moving Cinema Europako proiektuaren esparruan lan egingo da. Proiektu horren burua A Bao A Qu elkartea da 2014az geroztik. Horri esker, urte askoko esperientzia dugu jaialdi askotan, bai Espainian (Sevillako Zinema Jaialdia, D’A Film Festival, l’Alternativa...), bai Europako beste herrialde batzuetan (BelDocs Serbian, Kino Otok Eslovenian, Vilnius Film Festival Lituanian, etab.).

 

Datu praktikoak eta egutegia:

  • Izen-ematea doan martxoaren 6ra arte (astelehena), hemen. Martxoaren 9an (osteguna) jakinaraziko da zeintzuk diren jarduera horretarako hautatuak.
  • Filmak ikusteko eta programatzeko martxoko saioak:  Civivox Condestablen, martxoaren 17an, ostiralean (17:00-20:00) eta martxoaren 18an, larunbatean (10:30-13:30) (15:30-18:30). Hilaren 18an (larunbata), guztientzako bazkaria prestatuko dugu Katakraken.
  • Azken programazio bilera Civivox Condestablen: Martxoak 23, osteguna (17:00-20:00)
  • Solasaldiaren prestaketa Civivox Condestablen: Martxoak 28, asteartea (18:00-20:00)
  • Aurkezpen publikoa Civivox Condestableko emanaldi aretoan: Martxoak 30, osteguna, arratsaldean (19:00)
  • Informazio gehiago: info@puntodevistafestival.com

*A Bao A Qu 2004an sortutako kultur elkartea da. Sorkuntza eta hezkuntza lotzen dituzten proiektuak lantzen ditu bereziki, eta haur eta gazteak, sortzaileak (zinemagileak, argazkilariak, artistak...) eta irakasleak sartzen ditu bere egitasmoetan. Elkarteak garatutako programen artean daude, besteak beste, «Cine en curso», «Fotografía en curso», «Creadores en residencia en los institutos de Barcelona», eta «Moving Cinema» eta «CinEd» Europako proiektuak.

 

Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Urteroko legez, Espainia osoko hirietatik datozen gazteek osatuko dute Gazte Epaimahaia. 20 pertsona inguruko talde batek jaialdiko goizetan (martxoaren 27tik apirilaren 1era) sail ofiziala ikusiko du, hari buruz eztabaidatu eta elkarrekin Film Onenaren Gazteriaren Saria aukeratu. Sari hori Gazte Epaimahaiak berak emango du jaialdia amaitzeko galan, apirilaren 1ean (larunbata), Iruñeko Baluarten.

Parte hartzaileek akreditazioa lortuko dute Punto de Vista jaialdiko programazio osoaz gozatzeko, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen ibilbide bat diseinatuko du, bai eta aukeratutako topaketak egin ere bertaratuekin, akreditatuekin eta jaialdiko gonbidatuekin.

Bestalde, Punto de Vista lankidetzan ari da Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin. Nafarroan Europako Gazte Txartelaren programaren bitartez, Europako edozein puntutako bi titular Iruñera etorri ahal izan daitezen jaialdiaren astean, eta ostatu gastuak eta jatorrizko hiri edo herrialdetik etortzeko gastuen zati bat ordainduta izan dezaten. Informazio gehiago hemen.

Doako izen ematea otsailaren 27ra arte (astelehena), hemen. Izena emateko epea amaitu ondoren, Punto de Vista jaialdiak hurrengo edizioko Gazte Epaimahaia osatuko duten profilak aukeratuko ditu.

Informazio gehiago: info@puntodevistafestival.com

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.