Hamar film luzek eta zazpi film laburrek izango dute jaialdiko sariak jasotzeko aukera: film onenaren Punto de Vista sari nagusia, zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria, film labur onenaren saria, publikoaren sari berezia eta gazteen saria. Mundu mailako lau estreinaldi, nazioarteko lau, Europa mailako bat, Espainia mailako zazpi eta Nafarroa mailako estreinaldi bat.
Hamar film luzek eta zazpi film laburrek izango dute jaialdiko sariak jasotzeko aukera. Mundu mailako lau estreinaldi, nazioarteko lau, Europa mailako bat, Espainia mailako zazpi eta Nafarroa mailako estreinaldi bat.
Cyril Neyrat, Boris Nelepo eta Mónica Rovira. dira Punto de Vista 2024eko epaimahaikideak.
Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 1era Iruñean egingo den jaialdiaren hemeretzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango du Iruñeko Baluarte auditorioan martxoaren 1ean egingo den Punto de Vistaren amaierako ekitaldian.
Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Manuel Asín, Lucía Salas, Frédérique Monblanc, Anna Brufau eta Pablo García Canga.