JAIALDIA |
---|
Punto de Vistaren aurrekaria Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormenaren Jaialdia da. Lehendabizi, "bideosorkuntzaren jaialdia" bezala ezagutu zen, eta jaialdiak hamar urteko bizia izan zuen; hots, 1993. urtetik 2002. urtera bitartekoa. Bideosorkuntzaz gain, ordenagailu bidezko animazioa eta autorearen dokumentala beti hartu ziren kontuan jaialdi horretan, eta lehiaketa atala ere izan zuen. Atal horretan, 1998. urtean, arte-lanen kategoriak gehitu ziren Cd-Romean eta Interneten, teknologia berrien babesean sortzen ari ziren hizkuntza artistiko berrietara egokitzeko asmoarekin.
Lehen edizioan, jaialdia Ana Herrerak zuzendu zuen, eta Carlos Muguiroren aholkularitza izan zuen. Azken horrek jaialdiaren ildo nagusiak eta identitatea definitzen parte hartu zuen abian jarri aurreko fasean.
2006. urtetik aurrera, Punto de Vista jaialdia kudeatzeko zuzendaritza bikoitza, exekutiboa eta beste bat artistikoa izatea erabaki zen. Zuzendaritza artistikoa lau urtetik behin aldatuko zen, adituak izate aldera jaialdiaren historian zehar. Bestalde, hasieratik hautapen-batzordea du jaialdiak, Atal Ofiziala osatzen duten pelikulak hautatzeaz arduratzen dena.
Punto de Vista jaialdiak erreferentzia eta gida etengabea du Jean Vigorengan; urtero saiatzen gara hori horrela mantentzen, lantzen eta estimulatzen, haren alaba Luce Vigo-ren eskutik: zinemagilea, zine-kritikoa eta jaialdiko kolaboratzailea. Jaialdiaren izena ere, zinemagile horrek erabili ohi zuen esamolde batetik dago hartuta ("punto de vista documentado"), eta 2007tik hasita, Jean Vigo saria ematen zaio zuzendari onenari.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información