Dokumentala, diziplinarekin zerikusia duten mugetatik haratago. Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Iñaki Garmendiaren bideo instalazio bat aurkeztuko dugu Zitadelan. Gainera, artistarekin elkarrizketa bat egingo da, Oteiza Museoak eskaintzen dion erakusketaren esparruan.
Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) Faux départ / Cabeza borradora lana aurkezten du, Jorge Oteizak 1934an zizelkatutako José Sarriegi margolariaren busto galduarenganako hurbilketa eta harekiko elkarrizketa bat. Presentzia sinboliko baina materiagabe horretan oinarrituta, eskulturak sorkuntza, komunitate eta memoria gisa duen balioan eta zentzuan eragiten du erakusketak.
Bi artistak Garmendiaren obra osoari buruz aritu dira, azken horrek Oteiza Museoan ikusgai duen erakusketaren esparruan.
Iruñeko Udalarekin eta Oteiza Museoarekin elkarlanean, otsailaren 25etik apirilaren 27ra bitartean, Ciudadelako 6. Caserna-n bisitatu ahal izango da Iñaki Garmendiak Punto de Vistarako bereziki diseinatu duen instalazioa, bere S.T. Orbea (Orduña) bideoan oinarritua.