Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan kontziliatu egin ahal izango da, Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortzeari esker. Horrela, jaialdiak sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango du, eta jaialdiko taldekoek, akreditatutako pertsonek zein publiko orokorrak, apirilaren 23tik 25era. Egitasmoa CIMA elkartearekin (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales), ICAA erakundearekin eta Parenting at Film Festivals kolektiboarekin elkarlanean egin da, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatuko du.
Baluarteko Luneta aretoa – Punto de Vista Jaialdia, Iruñea (Nafarroa)
Apirilaren 23tik (osteguna) 25era (larunbata)
Sei hilabetetik 12 urtera arte.
Haur bakoitzak motxila bat ekarri beharko du, eta, bertan sartuta, janaria, mahai tresnak, edalontzia edo biberoia, lerde zapia, txupetea edo panpin lasaigarria, aldatzeko arropa, pixoihalak, izara, manta, burkoa, etab.
15 haur. Egunean gehienez 6 ordu jarraian. Aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.
Aurrez izena ematea linean hemen eskuragarri dago, edo apirilaren 23a, ostegunetik aurrera, Jaialdiko Acreditazio Mahaietan.
Punto de Vista Jaialdiak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren bidez (CPEN), ERANTZUKIZUN ZIBILEKO aseguru bat du, eta ZORIONAK LUDOTEKAK, era berean, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO eta ISTRIPUETARAKO asegurua du MAPFRE aseguru konpainiarekin. Horrela, haurrak estalita egongo dira ludotekan dauden bitartean, eta beste edozein erakundek ez du erantzukizun hori izango.